XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Inprobisazio teatro hauetako jarduera, guziz interesgarria da: kudeatzaileak numero bakoitzaren historia kontatzen du; pertsonaien batzuen zeregina azpimarkatuz eta giro historikoa azalduz.
Gero aktoreak historio hori, beren kabuz asmatuz, jokatu egiten dute.
Kudeatzailearen lana oso zaila da hemen, historioaren haria eta ritmua zuzentzea bere kontura bait dago gehienbat.
Ezenerioa ere ekintzaren martxan inprobisatzen da.
Bistan dago, aktoreak ustegabeko ateraldi asko dutela holako teatroan.
Aldez aurretik ezenak ongi ataldu beharra dago.
Harmada Gorrian inprobisazio teatro asko egiten zen (buruz ikasten aritu beharrik ez dago).
Laborariak ere biziki zaletu ziren.
Folkloreaz asko baliatu beharra aisa konpreni daiteke.
Izenak berak adierazten duenez, osagarri diferenteak daduzka, eta nekez adieraz daiteke zer zen, arrunki ezpada.
Ajitaziorako asko erabiltzen zen.